Larunbat goizeko 9:00ak baino lehen sartuko dira aziendak eta ordu horretatik aitzinera hasiko dira txanda kalifikatzaileak. Lehenago, 08:30ean, Baztango Aratxearen ibilbide gastronomikoaren inaugurazioa eginen da. 17:30etik 20:00etara behi aziendaren erakustaldia eta txanda kalifikatzaileak eginen dira.
Igandeko egitarauari dagokionez, 10:00etatik 14:00etara Baztango artisautza azoka eginen da. 11:30ean, Nafarroako aratxea eta Gorramendi gasna dastaketa. 12:00etan pintxo, salda eta busti lehiaketako sari banaketa eginen dute. 12:30ean behi-azienda enkantea eta 13:00etan azienda lehiaketaren sari eta garaikur banaketa eginen dute.
Irailaren 25ean, ortziralean, abelburuak Merkatuko Plazan sartzeko aukera izanen da arratsaldeko 3etatik aitzinera.