Mantenimendu lanak egin ditu Baztango Udalak hainbat eskoletan

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 22a, 07:26

Arraiozen komunak berritu eta beheitiko solairuan parke flotantea paratu dute

Ikasturtea hasterako Baztango udalak bere ardurapeko eskola eraikinetan hainbat mantenimendu lan egin ditu.

 

 

Lanik aipagarriena Arraiozko eskolakoa izan da, goitiko eta beheitiko komunak berritu baitira eta beheitiko solairuan parke flotantea paratu eta dena margotu da. Arraiozeko lanek denera 11.584 euroko kostua izan dute.

Gainerakoan Gartzaingo eskolako galdara konpondu da eta gas naturala aipatu ikastetxerat eta Elizondoko eskolarat eraman da. Elizondoko eskolan euria egiten zuelarik jolastokia putzutzen zuen hodian zegoen arazoa zein zen harpatu ahal izan da eta konpondu ere bai. Horreka, printzipioz, jolastokia orain artio bezala putzutzea saihestu beharko luke.

Bertze eskoletan ohiko mantenimendu lanak egin dira. Lan hauek udaletxeko mantenimenduko langileek eta enplegu sozialeko langileek egin dituzte. Betiere, aurtengo udan Irurita-Lekaroz eta Amaiurko ur-biltegiekin izandako arazoek, eskoletako lanak egiteko denbora kendu dute eta, horrek justu samar ibiltzea ekarri du.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun