Tokiko arrazak eta garapen ekonomikoa hizpide izanen dute Elizondon irailaren 26an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko irailaren 22a

Bertzeak bertze, euskal xerriaz ere ariko dira larunbateko mahainguruan.

Larunbat goizeko 11etan antolatu du mahai-ingurua Hazitik hozie elkarteak

Astebururako iragarria den pirinear arrazako behi-azienda feriaren arrimoan “Tokiko arrazak eta garapen ekonomikoa” mahai-ingurua antolatu du Hazitik hozie elkarteak. Irailaren 26an, larunbat goizeko 11etan eginen da mahai-ingurua Elizondoko Merkatuko Plazako gorapean. Euskal Xerria elkarteko Cristian Agerre, Gipuzkoako Pottokazaleak elkarteko Aitor Iraeta eta Aspinako Jon Dufurrena ariko dira solasean eta beraz, bertzeak bertze, euskal xerria, pottoka eta pirinear behi izanen dute hizpide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun