Bizikletaldi arrakastatsua egin dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 21a, 08:25

Baztandar aunitzek parte hartu dute Bizikletaldian.

Ikasturte honetan, asteazkenak eskoletarat autorik gabe joateko egun bezala landuko dituzte 

Herrian autoa beharrean bertze mugitu eta ibiltzeko moduak bulkatzeko ortziralean Bizikletaldia egin zen Elizondon. Denera 200 lagun inguruk parte hartu zuten, ttikienak luzeko plazan antolatutako bizikleta-jinkanan eta gainerakoak herrian barna egindako bizikleta itzulian. Akaberan denak elkartu eta txokolatada izan zuten. 

 

Horren aitzinetik, ortzegunean, Oreretako Gurpil-artea elkartekoek solasaldia eman zuten Arizkunenean eta herritarrek mugikortasun iraunkorrari buruz egin dezaketenaz aritu ziren. Ekitaldi guzti hauek Baztango udalak, Elizondoko herriak, Elizondoko eskolak, Baztan ikastolak eta Elizondoko eskolako eta Baztan ikastolako guraso elkarteak elkarnean antolaturik egin dira. Horren haritik, aurtengo ikasturtean astezkenak eskoletarat autorik gabe joateko egun bezala landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun