Bizikleta mugikortasuna bulkatzeko ekintzak eginen dituzte aste honetan Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko irailaren 15a

Lehen ere eginak dituzte bizikletaren erabilera sustatzeko ekintzak Baztanen.

Solasaldia ortzegunean eta bizikleta itzulia ortziralean

Irailaren erdialderako Baztango udalak, Elizondoko Herriak, Elizondoko eskolak, Baztan Ikastolak, Elizondoko lanbide eskolak eta Elizondoko eskolako eta Baztan ikastolako guraso elkarteak eskolarat oinez eta bizikletan joaterat animatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte.

 

Irailaren 17an, Txirrinka elkarteko Daniel Enparantza oñatiarrak, Oñati: hamarkada bat bizikleta mugikortasuna eta oinez ibiltzea bulkatzen solasaldia emanen du. Ortzegunean 19:30ean hasiko da solasaldia Arizkunenea kultur etxean.

Irailaren 18an, Elizondoko karriketan barna bizikl­taldia edo bizikleta itzulia eginen da. Elizondoko plazatik abiatuko dira ortziralean 18:00etan. Tenore berean erreboteko plazan ttikienendako bizikleta jinkana jokoak izanen dira. Ondotik denendako txokolatada.

Ikasturte hasiera honetan asteazkenak ikasleak eskoletarat autorik erabili gabe joateko egun gisa landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun