Doneztebe eta Oiz nagusitu dira gaztetxo eta gazteen laxoa txapelketen finaletan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko ira. 14a, 07:30
Gazte eta gaztetxo malako txapeldun eta txapeldun ordeak, sari banaketaren ondotik.

Euriarengatik igande arratsaldean jokatu behar izan ziren finalak Iruritan

Irailaren 12an, larunbatean jokatzekoak ziren gaztetxo eta gazte mailako laxoa txapelketen finalak Iruritan. Azkenean, igande arratsaldean jokatu behar izan zituzten. Haur mailan, Doneztebek 9-6 irabazi zion Oizko taldeari eta gazte mailan, Oizek 9-2 irabazi zion Iruritari.

 

Ttikienak hasi ziren larunbatean jokatzen, baina Donetebe Ak Oiz-i 3-1 irabazten ari zela, iganderako utzi behar izan zuten euriarengatik. Igandean, emaitza horrekin hasi eta Doneztebek segitu zuen bere nagusitasunarekin. Azkenean 9-6 irabazi zion Oizko laukoteari. Doneztebeko taldean Unai San Miguel, Markel Jabalera, Aimar Sarratea eta Joseba Bengoetxea aritu ziren eta Oizko taldean, Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Oscar Ilarregi eta Aimar Ariztegi.

Gazte mailan, errazago nagusitu zen Oizko taldea, 9-2 irabazi baitzion Iruritari. Iaz bezala, Oizko Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal izan ziren txapeldunak eta Iruritarekin, Pablo Dorregarai, Iker Aleman, Asier Mariezkurrena eta Unai Aleman aritu ziren.

Txapelak eta sariak banatzen Jon Oyarzun, Nafarroako Pilota Federazioko gerentea eta Iruritako Iosu Prim aritu ziren. Txapelketa ongi akitzeko, Iruritako plazan bertan Laxoa Elkarteak merendu-afari bat antolatu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun