Baztandarrak aitzindu ziren markagailuan, bigarren zatiaren hasieran, Iturririaren golarekin, baina Erriberrikoek buelta eman zioten markagailuari. Bigarren gola, gainera, partida kasik bukatua zegoenean lortu zuten bisitariek.
Honela, orain arte jokatutako hiru partidak galdu egin ditu Baztanek eta sailkapenaren azken postuan dago.
Eskualdeko gainerako futbol taldeak heldu den asteburutik aitzinera hasiko dira lanean.
Asteburuko emaitzak
Nafarroako hirugarren mailan
Baztan 1 (Iturriria) – Erriberri 2