Nekazaritza ekologikoko udako ikastaroa aberasgarria izan da Baztanen

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 7a, 10:24

Tokiko elikadura sistema eta nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaro interesgarria eskaini dute Baztanen.

Baztango udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolaturik egun hauetan “Tokiko elikadura sistema eta nekazaritza ekologikoa” udako ikastaroa egin dute. Denera hogeita hamar ikaslek izena ematen dute gehienak baztandarrak baina baita eskualdekoak, Iruñerrikoak, Azkoien-Peraltakoak, Tolosakoak eta Bilbokoak ere. Hortaz, ikastaro honek bere lehendabiziko edizioan paratutako helburuetako bat: Euskal Herri mailan proiekzioz izatea eta eskualdez kanpoko jendeak etortzea lortu du. 

Nolanahi ere, helburu nagusia Baztanen tokiko garapenaren ikuspegitik abiatu den eztabaidan ekarpen berria egitea zen eta ildo horretan, ikastaroa aski aberasgarria izan da izan ere tokiko elikadura sistemek bertako ekonomia indartzeko aukera ematen dute. Ildo horretan lurrari, bertako kulturari eta jendartearen beharrei lotutako nekazaritza ekologikoa etorkizuneko bidea izaten ahal da. Horretarako herritarrak, ekoizleak eta tokiko erakundeak antolatzea beharrezkoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun