Foruzaingoak egin duen azterketaren arabera, joan den larunbateko istripuan hildako pertsonak derrigor lotuta behar zituen bi segurtasun-arnesetatik bakarra zuen lotua jauzi egin zuenean. Hau da, Beartzungo arroila alde batetik bertzera gurutzatzen duen sirga edo kablera lotu gabe zegoen, eta horrexegatik gertatu zitzaion istripua.
Atestatuaren ondorioz, Foruzaingoak istripuaren ustezko erantzulea salatu du zigor-arloko epaitegian, zehazki gertaera honen azterketa koordinatzen duen Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiaren aurrean. Salaketan, "arduragabekeriaz jokatzeagatik eragindako heriotzaren" delitua leporatu dio.