Txokotoko bestak ospatuko dituzte abuztuaren 28tik 30erako asteburuan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 27a, 11:34

Abuztuaren 28ko 19:00etako txupinazoarekin hasiko da ekitaldiz jositako asteburua

Abuztuaren 28ko, ortziraleko, 19:00etako txupinazoarekin hasi eta abuztuaren 30eko Hauspolariek taldearen emanaldiarekin bukatuko dira ekitaldiz jositako Txokotoko bestak. Aurten, tartean, Oinez ibilaldi-lasterketa ere izanen dute.

Ortziralean, abuztuak 28, 19:00etan altxaferoa lehertu eta konpartsekin karrika itzulian ibili ondotik, 21:00etan zopak afaldu eta Paul San Martin Rhytm Combo eta The Romanticos taldeen kontzertuak nahiz Dj giroan murgiltzeko aukera izanen dute auzotar eta bisitariek.

Abuztuaren 29an, larunbatean, 11:00etako konpartsen itzuliarekin hasiko dute eguna. Eguerdian Japoniar bonbak izanen dira Baztan Berrin. 14:30ean zikiro jatea izanen da. 16:30ean haurrentzako puzgarriak izanen dira eta 20:00etan Hauspolariek taldearen erritmora dantzatzeko aukera izanen da. 23:00etako zezensuzkoaren ondotik, Tumatxak taldeak alaituko ditu bazterrak.

Abuztuaren 30an, igandean, Oinez ibilaldi-lasterketa ibilaldia izanen dute. 07:00etan abiatuko dira ibilaldikoak; lasterketakoak, aldiz, 09:00etan. Bertzalde, 10:00etan haur lasterketak ere izanen dira. Ekintzotan lagundu nahi dutenak 07:30ean elkartuko dira plazan Maulitx eta Goizegainera joateko. Asteburu osoko ekitaldiak 20:00etako Hauspolariek taldearen emanaldiarekin borobilduko dira.  

Erlazionatuak

Txokoto bestak lehertzeko prest!!

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015 abu 28 Baztan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun