Herri Krosarekin abiatuko dira Oronoz-Mugairiko bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 13a, 10:19

Giro ederra izanen dute aurten ere herri afarian.

Abuztuaren 14an, ortziral eguerdiko txupinazoak emanen die hasiera ofiziala Oronoz-Mugairiko bestei, baina bi ordu lehenago herri krosa izanen dute. Asteleheneko Herriko Egunean herri bazkaria eginen dute eta biharamoneko Resaka egunean, auzo afariak.

 

ABUZTUAK 14, ORTZIRALA (HAURREN EGUNE)

10:00 Herri krosa. 12:00 Txupinazoa bestei hasiera ofiziala emanez. Ondotik, kalejira herrian barrena herriko gaztetxoek animaturik. 14:00 haur bazkaria. 16:30 Haur eta gaztetxoendako gymkana eta probak. 17:00 Mus zimizta txapelketa Ongi Etorri ostatuan. 21:00 Baztan zopak. 00:30 Dantzaldia Dj palirekin. 06:00 xingerrada.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA (AMABIRGIN EGUNE)

11:00 Meza Nagusia. 12:00 Herriko haurrek eskeinitako dantza emanaldia. Ondotik luntxa. 17:30 pala finalak. 19:30 Mariatxiak. Arratsaldez eta gauez Dantzaldia FRANXIXKO akordionistaren eskutik. 21:30 kuadrilen afaria.

 

ABUZTUAK 16, IGANDEA (GAZTE EGUNE)

10:30 Dianak. 12:00 Partxis txapelketa. 14:30 Gazte bazkaria Azkazkorron. Ondotik, kalejira Txarangak alaiturik. 20:30 Dantzaldia eta gazte mozorro besta Gabenara taldearekin. 21:30 Tortilla lehiaketa. 00:30 dantzaldia GABENARA taldearekin.

 

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA (HERRIKO EGUNE)

10:00 Kantatutako dianak. 14:00 herri bazkaria. 17:00 dantzaldia akordiolariarekin. 20:00 herri kirolak. 21:30 txorizo eta patata tortilla dastaketa. 00:00 Gaixoa Ni eta ondotik bestak ongi akitzeko dantzaldia akordiolariarekin.

 

ABUZTUAK 18, ASTEARTEA (RESAKA EGUNE)

21:00 Auzo afariak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun