Lan honen ondorioz honako ekintzak burutuko dira:
Bertako produktuak ezagutzeko bisitaldiak antolatu: Baztango 4 ekoizle abuztuan zehar bisitaldiak antolatu dituzte eta, horrenbestez, bisitariek produktuen ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera izanen dute.
Bertako produktuak identifikatzen dituen distintibo eta leloa: “Hemen, hemengoaz gozatu” lelopean bai turistak bai bertakoek Baztango hainbertze jatetxe eta alojamenduetan bertako produktuak dastatzeko aukera izanen dute. Ekimen honetan parte harzen duten establezimendu kartelak eta pegatinak erabiliko dituzte modu erraz eta bisualean tokiko produktuak erabiltzen dituela adierazteko.
Tokiko produktuak promozionatzeko jarduera burutu: bisitariei tokiko produktuak aisialdi aukerarekin batera eskaintzeko Baztango produktuen azokak antolatuko dira. Baztangoizaren kasuan, irailaren 20an Amaiurren Errotaren Eguna litzateke hitzordua. Elizondon irailaren 27an, Behi Azienda Piriniotarraren Lehiaketa dela eta.
Baztangoa ekimen honetan parte hartu duten eragileek uda pasa ondoren lan honi jarraipena eman nahi diote sare lana indartuz eta, horretarako, ezinbertzekoa ikusten dute sektoren desberdinen arteko elkar lana eta trukaketak. “Baztango garapena etorkizunean bertako produktuei eta ekoizpenei loturatu beharko genuke, gure langeei balio erantsi haundiagoa emanez”, aipatu zuten aurkezpenean.