Abuztuaren 7an, Pablo eta Lolak Argentinako musika herrikoia eskainiko dute 20:30ean Jauregiarte tabernan hasiko den kontzertuan.
Abuztuaren 9an, leku berean, Jokin Iriarteren Baztan, Begirada bat laino artean liburua aurkeztuko dute.
Iruritako Jauregia dorretxea bisitatzeko aukerak ere zabalik segitzen du. Teatro que Madura taldearen eskutik asteartetik igandera egunero eskainiko dituzte bisita antzeztuak 19:00etan.