Zikiro-jatearekin eta erreka jautsierarekin bukatuko dira Elizondoko Santio bestak

Ttipi-Ttapa 2015eko uztailaren 28a

Bidasoaldeko 30 erraldoi bildu ziren igandean Elizondon.

Igandean Bidasoaldeko 30 erraldoi bildu zituzten

Giro ederrean doaz Elizondoko Santio bestak. Joan den ortziral eguerdian Joana Santamaria, 11 urteko neskak bota zuen txupinazoa eta geroztik hainbat ekitaldi egin dituzte. Beharbada, azpimarratzekoa, igandean egin zen Bidasoaldeko erraldoien bilkura, hamar herritako 30 erraldoi bildu baitziren.

 

Hondar eguneko egitaraua

UZTAILAK 28, ASTEARTEA

09:30ean Argi soinuak Beartzunen.

10:30ean Bizikleta martxa.

11:00etan Erraldoi eta Buruhaundien ibilaldia.

11:00etan Munduko XVIII. Kanika Txapelketa Merkatu Zelaian.

14:30ean Zikiro jatea Pilarren.

17:30ean Zetreria plazan.

21:00etan Dantza Herrikoiak Foru Plazan.

22:00etan Mutildantzak plazan.

00:00etan Gizajua ni eta kalejira.

02:00etan Tirri&Tery.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun