Dena prest dago Baztandarren Biltzarra ospatzeko

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 17a, 15:50

Giro ederra espero dute igandean Elizondon.

52. edizioa Baztanen eskuara barra-barra goiburupean eginen da igandean

Baztanen eskuara barra-barra leloarekin, aurten 52. aldiz baztandarren besta haundia ospatuko da uztailaren 19an. Aurten ere egun osoko besta izanen da eta hori horrela izateko egitarau osatua prestatu du Baztandarren Biltzarra elkarteak. 

 

Uztailaren 19ko egun handiari dagokionez, 10:00etatik aitzinera, goiz osoan artisauen erakusketa egonen da ikusgai Pedro Axular karrikan. 11:00etan herri bakoitzak prestatutako orga apainduen desfilea hasiko da. 14:00etan Mutildantzak izanen dira Elizondoko  plazan eta ondotik herri bazkaria izanen da Merkatuko zelaian.  Bazkalondoko animazioan, Baztango ioiak edo eztei-soinuak, Baztandarren Biltzarraren mezua, sari banaketa, animazioa eta dantzak izanen dituzte Merkatuko Plazan.

18:00etan hasita Trikidantz taldeak dantzaldia eskainiko du Laxoako plazan eta 20:00etan Oharkabe taldeak hartuko dio lekukoa. 01:00etatik aitzinera, Tirry&Tery Djak ariko dira Laxoako plazako Baztandarren Biltzarraren ostatuan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun