Emakumeen mundu martxa Kurdistanen hasi zen martxoan eta Portugalen bukatuko da Urrian. Adin,herri,talde eta lanbide ezberdinetako emakumeak elkartuz karabana feminista aurkezteko agerraldia egin zuten joan den astean Baztanen eta gaur berriz, lehenbiziko hitzorduaren berri eman digu Laura Andresenak. Hain zuzen ere, Baztandik pasatuko da mundu mailako martxa hau irailaren 29an eta egun haren ingurukoak aipatzeaz gain, Baztandarren Biltzarra egunean jarriko duten gunearen ingurukoak ere kontatu dizkigu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.