Urteko batzar orokorra eginen du Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak uztailaren 18an

Ttipi-Ttapa 2015eko uztailaren 14a

Hainbat gai aztertuko dituzte larunbat arratsaldeko 5etatik aitzinera

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartek urteko batzar orokorra eginen du uztailaren 18an Arizkunenean, 17:00etan lehen deialdian eta 17:30ean bigarrenean.

Azken akta irakurri eta onartu ondotik, 2013-14ko kontuak eta bazkide berrien sartzeko eskaerak aztertuko dituzte; Zagua eta Peñaseko postuen adjudikazioa (%50 elkarteak, %50 bazkideek), kanpokoendako txartelak, langabezian dauden bazkideentzat auzolana, udaz kanpoko rezetxoaren debekatzea, uso postuen zozketaren ordu aldaketa eta lehendakariaren kargua batzarraren esku uztea aztertuko dituzte, galdera eta eskaeren txandaren aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun