San Fermin egunez emanen diete Azpilkuetan bestei akabaila

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 7a, 10:33

Herri osoa bilduko da bertze behin ere afariaren bueltan.

Tortilla txapelketa eta dastaketa eginen dituzte gauean

Uztailaren 4an txupinazoa bota eta besten azken egunera heldu dira Azpilkuetan. Meza nagusitik abiatu eta haur, gazte zein helduentzako ekitaldirik ez da faltako. Lehiarako tartea ere izanen da, partxis eta tortilla txapelketetan eta kantu giro ederrean emanen diete bukaera herriko bestei.

 

11:00etan meza nagusia izanen da zaindariaren ohoretan eta segidan luntxa eginen dute Herri Arte elkartean. 14:00etan gazteen bazkaria antolatu dute eta 16:00etan Partxis txapelketa. 20:00etan Joxe Anjelen akordeoiaren erritmoan oinak dantzarazi eta 22:00etan tortilla txapelketa eta dastaketa eginen dira Herri Arte elkartean. Ondotik, mahai inguruko kantak abestuko dituzte Joxe Anjelen akordeoiaren laguntzarekin eta bestei adio errateko, Gaixoa ni abestuko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun