Azpilkuetako Sanfermin egun handian tortilla txapelketa eginen dute

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko uzt. 3a, 07:45
Astelehenean eginen dute zikiro-jatea Azpilkuetan.

Larunbat arratsaldean botako dute txupinazoa eta uztailaren 7ra bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte

Iruñeko edo Lesakakoen inbidiarik gabe, aurten ere, egitarau zabalarekin datoz Azpilkuetako Sanfermin bestak. Uztailaren 4an, larunbat arratsaldean txupinazoa bota eta egun handira bitarte, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

 

LARUNBATA, UZTAILAK 4

• 18:30ean  Txupinazoa bestei hasiera emateko.

• 19:00etan Frontenis  txapelketako final handia.

• 20:00etan dantzaldia Hauspolariak taldearekin.

• 21:30ean Baztan Zopak Herri-Arte elkartean.

00:30etik aurrera dan­tzaldia Hauspolariek alaiturik.

 

IGANDEA, UZTAILAK 5

Haurren EGUNA

• 16:00etan puzgarriak.

• 16:30ean Mus txapelketa.

• 17:00etan txokolatada frontoian.

• 20:00etan Mexikanak Puro Relajo taldearen eskutik

• 21:45ean Azpilkuetako haurren Dantza-Jazz erakustaldia.

 

ASTELEHENA, UZTAILAK 6

ZIKIRO JATE EGUNA

• 8:30ean gosaria.

• 14:30ean zikiro jatea Frantzisko akordeoilariak alaiturik.

• 21:30ean zikiro afaria.

• Ondotik dantzaldia Frantziskorekin goizaldera arte.

.

ASTEARTEA, UZTAILAK 7

SAN FERMIN EGUNA

• 11:00etan Meza nagusia zaindariaren ohoretan.

• 12:00etan Luntxa He­rri Arte elkartean.

• 14:00etan gazteen bazkaria.

• 16:00etan Partxis txapelketa.

• 20:00etan Dantzaldia Joxe Anjelekin.

• 22:00etan Tortilla txapelketa eta dastaketa Herri Arte elkartean.

• Ondotik mahai inguruko kantak Joxe Anjelek alaiturik eta Gaixoa ni bestei bukaera emateko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun