Oronozko ikasle ohiek Miguel Gallastegi haundia omendu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 29a, 12:03
Oronozko San Martin eskolako ikasle ohiak, Gallastegiren inguruan larunbatean.

San Martin ikastetxeak antolatzen zuen Pilotaren Egunean parte hartu zuen sarritan eibartarrak

Oronozko San Martin ikastetxeko ikasle ohiek urteroko anaitasun besta ospatu dute ekainaren 27an. Ekitaldia aprobetxatuk dute Miguel Gallastegi pilotari handia omentzeko, Eibarkoak aunitzetan parte hartu baitzuen Segundo Gangoitia anai maristak antolatzen zuen Pilotarien Egunean. 

 

1918an jaio zen Gallastegi Eibarren, beraz, 97 urterekin, baina oraindik tente eta sendo, jaso du Oronozko ikasle ohien omenaldia. Tartean, Mikel Goñik ere parte hartu nahi izan zuen ekitaldian. Gallastegi ez ezik, Oronozen antolatzen ziren Pilta Egunetan momentuko pilotari onenak pasatzen ziren, eskuz, palaz, erremontez nahi zesta puntaz aritzera.

Miguel Gallastegik harreman berezia dauka Baztanekin, Elizondon jokatu zuen urte batean, Antxitonea trinketean ezagutu baitzuen gaur egun bere emaztea dena.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun