Miguel Gallastegi omenduko dute Oronozko San Martin eskolako ikasle ohiek urteko ospakizunean

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 23a, 08:27
Miguel Gallastegik aunitzetan parte hartu zuen Oronozko Pilotarien Egunean.

Ekainaren 27an hainbat ekitaldi antolatu dituzte 

Oronozko San Martin ikastetxeko ikasle ohiek urteroko anaitasun bes­ta ospatuko dute ekainaren 27an. Ekitaldia aprobetxatuko dute Miguel Gallastegi pilotari handia omentzeko, Eibarkoak aunitzetan parte hartu baitzuen Segundo Gangoitia anai maristak antolatzen zuen Pilotarien Egunean. 

 

Ikasle ohi gehienak ortziralean ailegatzen hasiko dira Oronozera, baina larunbatean eginen dute besta, ohikoa denez, egitarau zabal eta aberatsarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun