Elizondoko Giltxaurdi Udal Kirol Instalazioko lan poltsa osatzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 19a, 07:58

Elizondoko Giltxaurdi udal kirol instalazioa.

Ekainaren 30a bitarte aurkez daitezke monitore izateko proposamenak 

Giltxaurdi SL enpresa publikoko monitore lanetarako langileen lan poltsa sortzeko helburuarekin deialdia egin dute. Eskaerak Baztango Udaleko erregistro orokorrean entregatu behar dita ekainaren 30eko 20:00 baino lehen.

 

Izena ematen dutenen ikasketei dagokienez, monitore lanekin zerikusia duten goi mailako zikloak, jarduera espefizikoetako titulazioak edo baliokideak izan beharko dituzte. Hizkuntza eskakizunari dagokionez, ahozko euskara C1 edo baliokidea eta idaztzizkoa B2 izan beharko dute. Titulu ofizialarekin justifikatu beharko da edo maila nurtzen duen azterketaren bidez. Norbere autoa eta gida baimena ere izan beharko dute. Lanaldia beharren araberakoa izanen da.

Informazio gehiago Baztango udalaren webgunean (www.baztan.eus)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun