Ortziral eguerdiko txupinazoarekin hasiko dira Arizkungo San Juan bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko eka. 17a, 10:01

Astearte arratsean suaren gainean saltoka ibiltzeko aukera izanen dute Arizkunen.

Astearte ilunabarreko suen ondotik antzerkia eskainiko dute

Ekainaren 19tik 24ra, ortziraletik asteazkenera ospatuko dituzte San Juan bestak Arizkunen, astelehena atseden hartzeko utzita. Ortziral eguerdian botako den txupinazoarekin hasi eta San Juan bezperako suak eta egun handiko tortilla patata lehiaketa bitarte, hainbat ekitaldi prestatu dituzte egitarau zabalean.

 

EKAINAK 19, ORTZIRALA

12:00etan Dianak, txupinazoa eta gazteen luntxa. 13:00etan Txopo goratzea. 14:00etan Gazteen bazkaria. 18:00etan Herri kirolak: Arizkun vs. Erratzu. 21:30ean Baztan Zopak Beñatek alaiturik. 23:30ean Kontzertuak: Sofokaus eta Juantxo Skalari & La rude band. 03:00etan DJ Tirry&Tery.

 

EKAINAK 20, LARUNBATA

10:00etan Dianak. 10:30ean Haurrendako puzgarriak eta tren txu-txua. 11:00etan Ginkana (9 urtetik aurrera). 14:00etan Haur, gazte eta jubilatuen bazkaria. 18:00etan Txokolatada. 18:30ean Triki-bertso poteoa. 19:00etan Trikitixa emanaldia. 20:00etan Dantzaldia Trikidantzekin. 21:30ean Mutildantzak eta gaita. 00:00etan  Dantzaldia Trikidantzekin. 05:00etan Ziztor jatea.

 

EKAINAK 21, IGANDEA

10:00etan Dianak. 11:00etan Meza nagusia. 17:00etan Baztango dantzarien ikuskizuna. 20:00etan Mexikarrak: Los Tajudos taldearekin  21:00etan Mutildantzak eta gaita Ondotik, guatekea soziedadean.

           

EKAINAK 23, ASTEARTEA

10:00etan Dianak. 10:30ean Frontenis finala. 11:30ean Pala finala. 12:30ean Mus iñezture. 14:00etan Zikiro jatea, Agerraldek alaiturik. Ilunabarrean San Juan suak eta ondotik, antzerkia (Afal orduan bokatak salgai jarriko dituzte). Gero, gaita, larrain dantza eta mutil dantzak. 23:30ean Dantzaldia Agerralderekin.

           

EKAINAK 24, ASTEAZKENA

10:00etan Dianak. 11:00etan Meza nagusia. 12:00etan Mutil dantzak eta haur  dantzak plazan. Ondotik luntxa frontoian. 17:00etan Antzar jokoa. 18:00etan Tortilla patata lehiaketa. 20:00etan Dantzaldia Joxe Angelekin. 21:30ean Gaita eta mutil dantzak. 00:00etan Gaixua ni eta txopo botatzea.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun