Gabriel Durruti, Hazparneko laborantza eskolako zuzendari ohiak, Nekazaritza formazio profesionalak sektorearendako ze funtzio izan duen azalduko du eta Juanma Intxaurrandieta, INTIAko teknikariak, Nekazaritzak aukera ekonomiko bezala ze formazio behar duen aipatuko du. Bakoitzak 20 minutuz berari dagokion atala jorratuko du eta ondotik, bertaratutakoen artean iritzi trukerako aukera izanen da.
Landa eremuetan nekazaritza tokiko garapen ekonomikorako ardatz estratejiko bat da, baina horretarako hainbat erronka jokatu behar ditu. Indarrean diren nekazaritza politikek sektorea egiturazko krisian sartu dute, maiz, ekonomikoki bideragarri izateari utziz eta lanbideari buruz guttiespen sentimendua hedatuz. Nekazaritza sektorea indartu eta berritzeko toki batzuetan formazioak funtzio berezia izan du eta mahai-inguruan horretaz ariko dira.