Matrikulazioa
Bertze aldetik, 2015-16 ikasturterako matrikulazio epea ere zabaldu du Baztan Musika Eskolak. Ekainaren 15etik 20ra, astelehenetik larunbatera eman daiteke izena Musika Eskolako bulegoan. Hauek dira eskaintzen dituzten espezialitateak: Akordeoia, pianoa, gitarra, klarinetea, tronpeta, tronboia, saxofoia, zeharkako txirula, biolina eta txistua. Honez gain, helduentzako instrumentu nahiz musika hizkuntza klaseak eskaintzen dituzte, baita musika hizkuntza bukatu duten ikasleentzako harmonia ere. Irailean bertze epe bat ere irekiko dute, irailaren 1etik 10era bitartean zehazki.