Larunbat eguerdiko 12etan haurren dantzak izanen dira ikusgai. 13:00etan bertsoak.. 13:45ean taldeko argazkia aterako dute. 14:00etan haurren bazkaria. 14:30ean helduen bazkaria. Bazkarian zehar hiru saski ere zozketatuko dituzte. 15:00etatik 19:00etara puzgarriak, aurpegi pintatzea eta bertze tailerrak izanen dituzte. 17:00etan haurren kantu eta dantzak. 18:00etatik 20:30era dantzaldia Dejota&FanDango DJ-en eskutik. 20:30ean biltze lanak eginen dituzte denen artean, baina besta ez da horretan akituko, 21:00etan hasita poteoa eginen baitute herrian barna MI-FA fanfarrearekin.