Ortzegunean ireki zen azoka eta ortziralean eta larunbatean 09:00etatik 21:00etara eta igandean 09:00etatik 12:00etara egonen da zabalik.
120 ibilgailu baino gehiago daude bertan, marka eta prezio desberdinekoak. Haurrek ere beraien ikuskizunak izanen dituzte. Gainera, Nafarmendira lau egun hauetan hurbiltzen diren guztientzako promozioak egongo dira. Honela, Azokak irauten duen egunetan eta supermerkatuan 40 euro baino gehiagoko erosketa egiten duenaren autoarentzat eulien eta euriaren kontrako tratamendua eginen du Carglassek. Ibilgailua erosten duenak urtebeteko asegurua doan izanen du Allianz aseguru-etxearen eskutik eta botila bat cava ere irekiko da Nafar Mendiko ostatuan.