Lehendabiziko kontaktuan akordio programatikorako dokumentu bat aurkeztu zaie, eztabaidarako eta ekarpenetarako irekia. «Uste dugu akordioetarat iristea denondako ona dela, bereziki baztandarrendako», diote EH Bildutik. Hala, desadostasuna eragiten duten gaien jakitun izanik, horietan bakoitzak bere jarrerari eutsiz, adostasuna eragiten duten gaietan akordiorako eginahalak egitea proposatu du EH Bilduk eta, hori horrela, akordio horien gainean gobernu sendoa osatzea. Herritarrek hori eskatzen dutela uste du EH BIlduk eta «gure eskaintza bide horretan egin dugu».