Sentsibilizazio Astea antolatu dute Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko eka. 5a, 11:21

Ekainaren 8tik 12rako aste osoan argazki erakusketak ere izanen dira Arizkunenean

Ekainaren 8tik 12ra Sentsibilizazio Astea antolatu dute Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik. Bertan Udalak diruz laguntzen dituen zenbait entitateen lan-ildoak, proiektuak… ezagutzeko aukera izanen da.

Aste horretan Arizkunenean hainbat hitzaldi, argazki erakusketa eta taller izanen dira eta ostiral arratsaldean Elizondoko plazan bertzelako ekitaldiak ere antolatu dira. Aste osoan, Arizkuneneako sabaian Kolonbiako Franciscanos Conventuales, El Salvador elkartasuna, ANARASD Saharar erre­fuxiatu kanpamenduko eta Indiako Vicente Ferrer Fundazioko argazki erakusketak ikusgai izanen dira.

 

ASTELEHENA, EKAINAK 8

17:00etan haurrentzat tailerra eginen da, ipar eta hegoaldeko herrialdeetan bizi diren haurren arteko diferentzia edo berdintasunak hezkuntza aukeretan eta jolas aukeretan agertzeko, Itaka-Eskolapiosen eskutik

 

ASTEARTEA, EKAINAK 9

11:00etan Bidelagun eta SOS Arrazakeriaren eskutik erantzunak emanen dizkiete inmigrazioaren aurkako zurrumurru, aurreiritzi eta estereotipoei. 19:00etan banka etikoari buruzko hitzaldia eskainiko du Behar Bidasoak.

 

ASTEAZKENA, EKAINAK 10

12:00etan ezintasun intelektualari buruzko hitzaldia eskainiko du ANFASeko Jon Etxegaraik, adimen urritasuna zer den, elkarteak egiten duen lana eta zonaldean dituzten zerbitzuak azaltzeko.

 

ORTZEGUNA, EKAINAK 11

12:00etan osasun mentalari buruzko solasaldia eskainiko dute Benito Menniko ordezkariek. 19:00etan borroka feminista, lankidetza eta Latinoamerika uztartuko dituen hitzaldia eskainiko du Mugarik gabe elkarteak.

 

ORTZIRALA, EKAINAK 12           

17:00etatik aitzin eguraldi onarekin Elizondoko plazan Saharako artisau erakusketa (ANARASD), Saharako jaimapean, té, henna eta izen arabiarren tailerra eta udako kanpainari buruzko informazioa eskainiko dute ANAS eta Saharaztanek, Juan Bonal Fundazioko artisau lanen salmenta eta erakundeari buruzko informazioa, fibromialgiari buruzko antzerkia AFINAren eskutik eta mugikortasun zailtasunei buruzko adibideak Acodifnaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun