Kontzertuak eta txistulariak asteburuan Nafarroa Oinezen alde

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko ekainaren 5a

Esne Beltzak joko du larunbat arratsean Lur aretoan, Ufestuek taldearekin batera.

Larunbatean Esne Beltza eta Ufestuek taldeek joko dute Elizondoko Lur aretoan eta igandean Txistularien Alardea herriz herri

Ekaineko lehenbiziko astebururako Nafarroa Oinezen aldeko hainbat ekimen antolatu dira. Larunbatean kontzertuak eskainiko dituzte Esne Beltza eta Ufestuek taldeek Elizondoko Lur aretoan eta igandean Txistularien Alardea izanen da herriz herri.

 

Ekainaren 6ko arratsean, Elizondoko Lur aretoan, Esne Beltza eta Ufestuek taldeekin kontzertua izanen da Oinezen antolakuntzak eta Lur aretoak antolatuta. 23:00etatik aitzin aretoko ateak irekiko dituzte. Sarrerak salgai daude 12 eurotan Elizondoko Saioa, Kortarixar, Hiru ta Intza ostatuetan.

Ekainaren 7an Txistularien Alardea izanen da Baztanen. Txistulariek, talde ttipietan, Baztango herriak txistu doinuekin girotuko dituzte goizean zehar.

Eguerdian, denak Elizondon elkartuta, Mariano Izeta, Jabier Larralde, Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte omenduko dituzte. Akitzeko, kalejira baten ondotik, Casino elkartean bazkaria izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun