Julio Lukanbio aranztarra nagusitu da Basurde arrastoko txakurren Nafarroako Kopan

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 4a, 11:38

14 ehiztarik parte hartu zuten Basurde Arrastoko Nafarroako Kopan.

Maiatzaren 30ean jokatu zen Belate inguruan

Basurde Arrastoko txakurren Nafarroako II. Kopa maiatzaren 30ean egin zuten Belate inguruan, Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak, Udalaren laguntzaz antolatuta. Venta Quemadan abiatu zen konpetizioa eta zakurrek lana gogotik egin zuten, beraien jabeek gidatuta. Azkenean, Julio Lukanbio aranaztarra eta Estu bere zakurra suertatu ziren garaile. Bigarren postua Arkaitz Etxarrirentzat izan zen, Listo zakurrarekin eta hirugarren postua Javier Sarasaren Rubio zakurrarentzat.

 

Denera, 14 ehiztarik parte hartu zuten, 26 zakurrekin. Bi neska ere aritu ziren, hauen artean Itsaso Fagoaga lesakarra Xagu zakurrarekin. Laugarren postua Almandozko Unai Pikabearentzat izan zen, Korta zakurrarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun