Kerizu beretik jardunaldiak antolatu dituzte ekainaren 6an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2015eko ekainaren 3a

Euskal Herri mailako Herri hezitzailea egitasmoa aurkeztuko dute

Kerizu beretik Baztan Hezitzailearen aldeko ekimenak, Elizondoko Herriaren laguntzaz antolatuta Kerizu jardunaldiak eginen dituzte ekainaren 6an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Larunbatean 11:30ean, ongietorria eta harrerarekin hasiko dira jardunaldiak. Herri hezitzailea Euskal Herri mailako egitasmoaren aurkezpen laburra eginen dute ondotik.

11:45ean, Baztanerako hainbat egitasmo aurkeztuko dituzte Elizondo, Amaiur, Lekaroz eta Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek.

12:15ean Txuma Azkonak hitzaldia emanen du, “Haurtzaroaren lurraldeak” izenburupean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun