Iruñeko Graciano paleta txapelketa irabazi dute Goñi eta Inda baztandarrek

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 1a, 08:52
Goñi eta Inda, finalistekin eta antolatzaileekin batera.

Oronoztarrak eta amaiurtarrak 30-29 irabazi zieten finalean Etxarri eta Felixeri 

Josu Goñi oronoztarrak eta Iban Inda amaiurtarrak Iruñeko Graciano paleta txapelketa irabazi zuten, maiatzaren 30eko final gogor eta parekatuan Etxarri eta Felixeri 30 eta 29 irabazita.

 

Finalaren azken tantua Goñik sakez egin zuen, beraz emozioa azkenera arte izan zuen partidak. Aipatzekoa da finalerdietako partidan, baztandarrek 30-18 irabazi zietela Iñaki Esain pilotari profesional ohiarieta Juan Pablori.

Aipatzekoa da Iruñekoaren aitzinetik Iban Inda Urdazubin ere txapeldun suertatu zela eta Lesakako buruz burukoan azpitxapaldun. Josu Goñiri dagokionez, aurten hainbat txapel jantzi ditu eta urte bikaina doa beretako. Segi dezatela horretan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun