Urtero urtero ikasturte bukaerako besta egiten dute akordeoi ikasleek eta aurten Arizkungo Zaldizurira hurbildu ziren, Josetxo Azanzari, Maria Jesus Elizalde emazteari eta danborjole bikaina den Gorka semeari gorazarre egitera.
Hasteko, karrikaz karrika ibili ziren soinulariak eta gero, herriko plazan argazki dotorea opari zioten Azanzari eta lore-xorta emazteari. Mutildantzaren eta aperitifaren ondotik, Etxeberria jatetxean bazkaldu zuten. Bazkalondoan, noski, akordeoi doinuak aditu ziren, giro ederrean.