Praktika dualaren funtsa ikasketa urtean lan prestakuntza erreala egitea da Baztango Udalean izan den Luis Meoki ikasleak bulego laguntzaile eta mantenu lanak egin ditu gizarte zerbitzuan: espedienteak erregistratu, kopistegiko lanak, jendaurreko atentzioa, kanpo mantentze lanak, konpostadoren jarraipena… guzti hau Elizondoko Lanbide Eskolako tutore, orientatzaile eta Udaleko gizarte zerbitzuko gizarteratze teknikoen jarraipen eta koordinaziopean.
2015eko apirilean Baztango Udalak Nafarroako Gobernuko hezkuntza konseilariaren eskutik, diploma bat jaso zuen hasierako lanbide kualifikazio programa modalitate bereziko ikasleari lantoki prestakuntza aukera emateagatik.