Piztiak: U
Urte batzu igaro ondoren PIZTIAK taldekoak hemen datoz berriz eskuartean cd berri batekin. Oraingoan Jesus Galan kitarrajolea bueltatu da 15 urte eta gero. Lan berria “u” deitzen da eta 11 abesti berri ditu. Abestietako musika Txomin Uribe eta Josu Aranbarrirena da. Hitzak Txomin, Josu eta Kirmen Uriberenak.
Eta zergatik “u”?
1999. urtean “Argia eta Itzala (a e i)” Tipo Pete estudioetan Jesus kitarrajole bezala eta Jose Lastra teknikari zela grabatu zuten, gero “Zero (o)” grabatu zuten leku eta jende berarekin eta 15 urte geroago berriz Jesusekin batu, Tio Pete estudiotara joan eta Lastrarekin diska berria grabatu dute. Lan berriak horregatik du “u” izena, “a e i o u” betetzeko.
Lan berriak musika aldetik badauka trilogiako beste bi lanen ( Argia Eta Itzala, zer0) ikutu hori soinuan, Jesus Galanen bueltatzea nabaritzen da gitarra indartsuetan eta bere joteko era berezi horretan. Baina ezin ahaztu taldean “Gabeko kalapitxixak” lanak utzi duen arrastoa, abestien heterogeneitatean esate baterako ( abestiak oso ezberdinak dira beraien artean, nahiz eta denetan nabaritu PIZTIAKenak direla ), baita abesteko askatasunean eta lasaitasunean eta akustiken erabileran ere. Esan genezake PIZTIAken etapa desberdinetako eragin ezberdinak batzen dituen lana dela ( aipatu Kaü Bürüren parte hartzea perkusioan “Euriaren Zain”en bezala). Kanta batzuk ilunagoak, beste batzuk alaiagoak ( orokorrean ikutu baikorra duten abestiak), country ikutuko abestiak lehenengo aldiz, mandolina eta cabaquinhoa, teklatuen hainbat arreglo…
“Lehen urtebetetzea zu gabe” abestia orain dela lau urte zendu zen piztiak-eko kideen lagun min Aitzol Aramaio zine zuzendariari (Terminal, Un poco de chocolate…) eskeinia dagoela esan beharra dago