Aurten ere egitarau zabalarekin datoz Berroetako Mendekoste bestak

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 20a

Mendekoste egunez apustua eginen duten Etxenike eta Esnaola, Berroetako alkatearekin eta bertze laguntzaileekin, aurkezpenaren egunean.

Iruritako Guillermo Etxenike eta Legorretako Igor Esnaola aurrez aurre izanen dira igandean eginen duten apustu haundian

Maiatzaren 22tik 25era ospatuko dituzte Mendekoste bestak Berroetan. Urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute, tartean ikusmim handia piztu duen kirol apustua, Iruritako Guillermo Etxenike eta Legorretako Igor Esnaolaren artekoa.

 

Ortzirala, maiatzak 22

Bezpera

• 22:00etan suziriak bestei hasiera emateko.

• 20:30ean txopo goratzea herriko trikitilariekin.

• 21:00etan Mutildan­tzak. Segidan txalapartariak.

• 21:30ean Baztan Zopak (Txartelak salgai, Maialen-Andoni).

• 00:00etan dantzaldia TRIKIDANTZekin. Ondoren DJ IÑAKI. Gan-torri autobus zerbitzua gau osoan.

 

Larunbata, maiatzak 23

Haurren Eguna

• 11:30ean BKZ puzgarriak egun osoan eta gazteendako tirolina.

• 14:00etan gazteen bazkaria Aizkoan.

• 16:00etan puzgarriak eta tirolina.

• 18:00etan dantza erakustaldia Iruña taldearekin. Gero Fanfarrearekin herri poteoa.

• 21:30ean herri afaria (Txartelak salgai Maialen eta Andoni). Kantu zaharrak Salaberrirekin.

• 00:00etan dantzaldia Salaberrirekin eta ondotik gosaria.

 

Igandea, maiatzak 24

Mendekoste eguna

• 11:00etan Meza Nagusia Gaztelu Abesbatzarekin.

• 11:45ean gaiteroak, Doneztebeko eta Burlatako erraldoiekin.

• 12:15ean luntxa.

• 13:00etan herriko gazteen arteko pilota partida. Egun osoan haurrendako puzgarriak.

• 17:30ean Baztango dantzari ttikiak.

• 18:00etan urteko desafioa: Igor Esnaola vs. Guillermo Etxenike. 14:00etan abiatuko dira Zigako kaskotik Saioara 50 kiloko zakuarekin. Karga utzi eta Berroetako plazara jautsi eta han 100 kiloko zilindro zaharra 10 aldiz goratu eta aizkorarekin 4 kanaerdiko moztuko dituzte.

• 19:30ean dantzaldia Hauspolariekin.

• 22:00etan xinger jatea euskal kantu zaharrekin.

 

Astelehena, maiatzak 25

Zikiro Eguna

• 11:00etan XLII. Bizikleta Itzulia.

• 12:00etan mus txapelketa.

• 13:00etan herriko argazki erakusketa.

• 14:00etan zikiro jatea Joxe Angelekin.

• 19:00etan herritarren arteko futbol partida.

• 21:30ean xinger jatea Joxe Angelekin.

• 00:00etan Gaixua Ni bestak akitzeko eta indarra duenarendako zapi jokoa barruko arropetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun