Xabi Ibargarai erratzuarrak eta Fustok irabazi dute Munduko binakako pala txapelketa

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 19a, 07:23
Munduko txapeldun izan dira Xabi Ibargarai erratzuarra eta Fusto argentinarra.

3-1 irabazi zieten Mungiako finalean Gaubeka eta Ibai bizkaitarrei

Pablo Fusto argentinarrak eta Xabi Ibargarai erratzuarrak irabazi dute Munduko Euskal Pilota Kontseiluak antolatutako Munduko binakako pala profesional txapelketa, maiatzaren 16an Mungiako udal pilotalekuan jokatutako finalean pronostikoak bete eta Esteban Gaubeka eta Ibai Perez bizkaitarrei irabazita.

Argentinarrak eta erratzuarrak bi lehenbiziko jokuak irabazi zituzten, (10-8 eta 10-8) eta hirugarrena 3-10 galdu arren, laugarrenean berriz ere 10-8 nagusitu ziren, txapela eskuratzeko. Bitxikeri moduan, galtzaileek tantu gehiago egin zituztenean azkenean (34), irabazleek baino (33), baina jokuei dagokienez, 3-1 argia izan zen Fusto eta Ibargarairentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun