Antonio Casadok eta Vanesa Pachak irabazi dute Iruritako VII. Herri lasterketa

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 18a, 09:01
Ezker-eskuin, Maria Aznal, Vanesa Pacha, Amaia Castorene, Antonio Casado, IƱaki Telletxea eta Javier Perez.

Maiatzaren 17an burutu zen Iruritako Herri Lasterketaren zazpigarren edizioa. Gizonezkoek 7 kilometro eta erdiko lasterketa egin zuten eta emakumezkoek 5 kilometrokoa. Gizonezkoetan Antonio Casado antsoaindarra nagusitu zen eta emakumezkoetan Iraizotzeko Vanesa Pachak.

 

Gizonezkoen artean, Antsoaingo Antonio Casadok 25 minutu eta 7 segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko. Javier Perez irundarra bigarren izan zen, 45 segundora eta hirugarrena Elizondoko Iñaki Telletxea, irabazlearengatik minutu eta 13 segundora sartuta.

Emakumezkoetan, Vaneca Pachak 19 minutu eta 24 segunduko denborarekin irabazi zuen. Marina Aznal gartzaindarrak lortu zuen bigarren postua (20:34) eta Baigorriko Amaia Castorenek osatu zuen podiuma (22:07).

Irabazleek txapela, artisau produktuen saskia eta txerrikumea izan zuten saritzat eta bigarren eta hirugarren sailkatuek artisau produktuen saskia.

Geroz eta partaidetza handiagoa du Iruritako Herri Lasterketak eta proba nagusietan parte hartu zuten 42 korrikalariez gain, 120 bat neska-mutiko ibili ziren lasterka plaza inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun