Hainbat ekitaldi antolatu ditu Baztango Eguzkilore elkartean Aste Kulturalean

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 8a

Maiatzaren 11tik 14a eginen dute

Baztango Eguzkilore elkarteak Asteburu Kulturala antolatu du maiatzaren 11tik 14ra. Egunero izanen dute ekitaldiren bat, denak doan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Maiatzaren 11n, astelehenean 17:30etik 19:00etara yoga-erlajazio ikastaroa eskainiko du Ana Bareak.

Maiatzaren 12an, asteartean 19:00etatik 20:00etara zola pelbikoa lantzen erakutsiko du Ana Barea berak.

Maiatzaren 13an, asteazkenean 19:00etatik 20:30era irriterapia saioa eskainiko du Begoña Indaberek eta akitzeko, maiatzaren 14an, ortzegunean 17:00etatik 18:00etara, luzaketak eginen dituzte Mikel Yancirekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun