Maiatzaren 22tik 23ra ospakizunez betetako asteburu berezia antolatu dute Gartzainen. Oraindik bi aste baino gehiago falta badira ere, Julio Soto eta Andoni Egaña ariko diren bertso afarirako txartelak salgai jarri dituzte maiatzaren 17ra bitarte.
ORTZIRALA, MAIATZAK 22
• 20:00etan Mus txapelketa.
LARUNBATA, MAIATZAK 23
• 11:00etan ibilaldia.
• 14:00etan bazkaria.
• 16:30ean haur jokoak eta ondotik txokolatada.
• 21:30ean bertso afaria: Julio Soto Nafarroako txapelduna eta Andoni Egaña handia arituko dira kantari. Txartelak maiatzaren 3tik 17ra Elizondoko Saioa eta Gartzaingo Frantsene ostatuetan izanen dira salgai. Oharra: Txartelak ez dira dataz kanpo ezta telefonoz salduko.