Baztango Udaberriko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte maiatzaren 3an

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 4a, 08:36

Udaberriko txapelketako finalistak, partehartzaileak eta antolatzaileak, sariak banatu ondotik.

Zortzi kategorietako azken partidak jokatu zituzten igande goizean Baztan udal pilotalekuan

Txarutak antolatutako 25. edizioko azken partidak maiatzaren 3an, igande goizean jokatu zituzten Elizondoko Baztan udal pilotalekuan. Denera 90 bikote aritu dira txapelketan eta 200 partida baino gehiago jokatu dituzte.

Umeak B kategoriako finalean, Ultzamako Andoni Sarasibar eta Josu Etxeberriak 18-13 irabazi zieten Añorgako Enaitz Oliden eta Zestoako Aritz Anduagari

Umeak A kategorian, Andoaingo Aitor Arrillaga eta Errenteriko Iraitz Goikoetxeak 18-17 irabazi zieten Berako Aritz Etxebeste eta Lesakako Oihan Etxeberriari.

Kimuak B kategorian, Berako Jon Pagola eta Iker Etxebestek 18-5 irabazi zieten Ultzamako Iker Etxeberria eta Jon Garaikoetxeari.

Kimuak A kategorian, Añorgako Unai Amiano eta Zestoako Oier Alonsok 18-17 irabazi zieten Hernaniko Unax Uitzi eta Xabi Apaolazari.

Haurrak B kategorian, Errenteriko Itoitz Salaberria eta Ioritz Aranburuk 18-14 irabazi zieten Burlatako Beñat Villanueva eta Unai Marin-i.

Haurrak A kategorian, Elizondoko Asier Ballarena eta Lekarozko Oier Ariztegik 18-7 irabazi zieten Añorgako Eñaut Izeta eta Oier Izetari.

Kadete mailan, Azkaineko Bixente Laffite eta Sarako Aritz Lekuonak 18-8 irabazi zieten Hernaniko Endika Arizmendi eta Garikoitz Arizmendiri.

Gazte mailan, azkenik, Igantziko Oihan Canabal eta Elizondoko Sergio Oskozek 22-12 irabazi zieten Senpereko Titouan Mendy eta Ronan Mendyri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun