Baztango Udaberriko pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte maiatzaren 3an

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 29a

Txarutak antolatutako 25. edizioko azken partidak igande goizeko 9etatik aitzinera Elizondoko Baztan udal pilotalekuan

Txaruta elkarteak hogeita bosgarren aldiz antolatutako Udaberriko txapelketako finalak maiatzaren 3an, igande goizeko 9etatik aitzinera jokatuko dituzte Elizondoko Baztan pilotalekuan. Denera 90 bikote aritu dira txapelketan eta 200 partida baino gehiago jokatu dituzte.

Umeak B kategorian, Añorgako Enaitz Oliden eta Aritz Anduaga, Ultzamako Andoni Sarasibar eta Josu Etxeberriaren kontra ariko dira.

Umeak A kategorian, Lesakako Aritz Etxeberria eta Oihan Etxeberria, Andoaingo Aitor Arrillaga eta Errenteriko Iraitz Goikoetxearen kontra ariko dira.

Kimuak B kategorian, Berako Jon Pagola eta Iker Etxebeste, Ultzamako Iker Etxeberria eta Urtzi Zulaikaren kontra ariko dira.

Kimuak A kategorian, Hernaniko Unax Uitzi eta Xabi Apaolaza, Añorgako Unai Amiano eta Zestoako Oier Alonsoren kontra ariko dira.

Haurrak B kategorian, Burlatako Beñat Villanueva eta Unai Marin, Errenteriko Itoitz Salaberria eta Ioritz Aranbururen kontra ariko dira.

Haurrak A kategorian, Añorgako Eñaut Izeta eta Oier Izeta, Elizondoko Asier Ballarena eta Lekarozko Oier Ariztegiren kontra ariko dira.

Kadete mailan, Azkaineko Bixente Laffite eta Sarako Aritz Lekuona, Hernaniko Endika Arizmendi eta Garikoitz Arizmendiren kontra ariko dira.

Gazte mailan, azkenik, Igantziko Oihan Canabal eta Elizondoko Sergio Oskoz, Iparraldeko Titouan Mendy eta Ronan Mendyren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun