Hauteskundeak 2015

Begoña Sanzberro da oraingoan ere UPNko alkategaia Baztanen

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 28a, 07:28
Baztango UPNk joan den astean egin zuen hautagai zerrendaren aurkezpena Arizkunenean.

Duela lau urteko udal hauteskundeetan bezala, Begoña Sanzberro izanen da Baztango UPNko alkategaia maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan ere. 2011n talderik bozkatuena izan zen UPN, 1524 bozekin eta bortz zinegotzi eskuratu zituen. Halere ez zuen alkatetza eskuratzerik izan, Bilduk eta Baztango Ezkerrak bat egin zutelako inbestidura-ekitaldian.

Legealdi honetako Balleko Etxeko oposizio buru ez ezik, parlamentaria eta Nafarroako Gobernuko kidea ere izan da Begoña Sanzberro.

 

UPNko hautagaitza Baztango Balleko Etxerako

1. Begoña Sanzberro Iturriria

2. Isabel Olabe Ballarena.

3. Mª Carmen Iribarren Iribarren.

4. Jose Jabier Agirre Azkarraga.

5. Marco Molina Irazoki.

6. Leopoldo Jaen Sobrino.

7. Sara Velazquez Arizmendi.

8. Patxi Iribarren Arretxea.

9. Karmele Agerrea Iribarren.

10. Antonio Irigoien Sarratea.

11. Kontxu Agerrebere Zelaieta.

12. Pello Sarratea Sanzberro.

13. Josetxo Gamio Etxenike.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun