Baztango Idazleekin Solasean ekimeneko ikasturte honetako azken ekitaldia ekainaren 2an eginen dute. Danele Sarriugarte idazlea Erratzurat etorriko da, Erraiak bere liburuari buruz solasteko. Horretarako nahi duen guziak eskaera egin dezake idazleekinsolasean@gmail.com helbiderat mezu bat igorriz. Eskaera egiteko epea apirilaren 27a da.