Belate eta Almandozko tunelen arteko errepide zatia moztuko dute gaur arratsean, Irunerako bidean

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 22a

22:00etatik 06:00etara itxita egonen da lanak egin behar dituztelako, eta trafikoa errepide zaharretik bideratuko dute.

Asteazken gauetik ortzegun goizaldera ordu batzuez itxita egonen da Belate eta Almandozko tunelen arteko errepide zatia. Irunerako bidean itxiko dute, zehazki, 27 eta 25. kilometroetan. 22:00etatik 06:00etara moztuko dute errepidea, bionda bat paratzeko lanak direla eta.

Tarte horretan, trafikoa errepide zaharretik bideratuko dute, Arraitz eta Endarlatsa lotzen dituen NA-1210 errepidetik, hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun