Energia berriztagarriak

Hitzarmena sinatu dute Baztango Udalak eta Som Energia/Energia Gara kooperatibak

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 21a, 07:35

Agozpeko zentral hidroelektrikoak sortzen dituen jatorrizko bermeak Energia gara kooperatibari transferituko zaizkio.

Agozpeko zentral hidroelektrikoak sortzen dituen jatorrizko bermeak kooperatiba horri transferitzeko

Joan den martxoaren 13an Baztango Udalak eta Som Energia / Energia Gara energia kooperatibak hitzarmena sinatu zuten Agozpeko zentral hidroelektrikoak sortzen dituen jatorrizko bermeak kooperatiba horri transferitzeko.

Joan den martxoaren 13an Baztango Udalak eta Som Energia/Energia Gara energia-kooperatibak hitzarmena sinatu zuten Agozpeko zentral hidroelektrikoak sortzen dituen jatorrizko bermeak kooperatiba horri transferitzeko.

Ziurtagiri horiek energia elektrikoaren komerzializatzaileek beren erabiltzaileei saltzen dien energia % 100 berriztagarria dela ziurtatzeko duten prozedura ofiziala dira.

Lagapen horri esker, hemendik aitzina Som Energia / Energia Gara-k bere Nafarroako bazkideei komerzializatzen dien energiak Baztango jatorrizko bermeak izango ditu eta horrela agertuko da fakturetan. Ekintza horrekin Baztango Udalak gaur egungo energia-eredua aldatzeko duen konpromisoan bertze pauso bat gehiago eman du. Hitzarmenaren sinatze ekitaldian Mikel Ortega Baztango Udaleko alkateordeak erran zuenez, honako hau hasmenta baizik ez da aitzinago energia, efizientzia, udalerrien ahalduntzea eta iraunkortasuna bezalako gaien inguruan elkarren arteko ekintza gehiago eginen baitira.

Som Energia/Energia Gara-ren izenean Alex Arizkunek Baztango Udalari eskerrak emanez akitu zen sinadura ekitaldia.

Legegintzaldi honetan egin diren efizientzia arloko lan eta inbertsio batzuek diru aurrezte nabarmena ekarri diote Baztango Udalaren diru poltsari eta gehiago ere ekarriko dizkiote lan ildo horretatik jarraituz gero. Orobat, egindako lan horiek ingurumena zaintzeko konpromisoaren eta herritarrak eskura dituzten energia-iturrien gaineko erabakimenean ahaldundu nahiaren erakusgarriak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun