Basasaburua-Imotzeko paleta goma txapelketa ere irabazi dute Goñi eta Berho oronoztarrek

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 21a, 07:25
Goñi eta Berho, txapeldun Latasan.

Oronozko Josu Berho eta Joseba Berhok Basaburua-Imotzeko paleta goma txapelketa irabazi dute. Apirilaren 18an Latasan jokatutako finalean, 35-26 irabazi zieten Urtxipia eta Santos-i.

Oronozko Josu Berho eta Joseba Berhok Basaburua-Imotzeko paleta goma txapelketa irabazi dute. Apirilaren 18an Latasan jokatutako finalean, 35-26 irabazi zieten Urtxipia eta Santos-i.

Guztira 10 bikote aritu dira txapelketa honetan, eta finalean baino lan gogorragoa izan zuten finalerdian, 35-34 irabazi baitzieten Jaurena eta Mendizabal-i.

Txapela ez ezik, gazta eder bana jaso zuten saritzat.

Ez da nolanahiko denboraldia izaten ari palista oronoztarrentzat. Bikote honek Lesakako Batzokiko txapelketa ere irabazi zuen bigarren mailan eta Goñik Arizmendirekin bikote eginez Nafarroako bigarren mailako txapelketa ere irabazi zuen. Buruz buru, berriz, Nafarroako kantxa osoko eta bortz eta erdiaren barreneko txapelketen finalera ailegatu zen Josu Goñi, nahiz biak galdu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun