Amaiurko lixutegia: emakumeen lanaren aitortza izenburupean ekitaldi berezia antolatu zuen Amaiurko herriak apirilaren 18an. Larunbat goizean Beatriz Gallego Muñozek “Lixutegiak, emakumeen topaguneak” solasaldia eskaini zuen Otsondo Barride Elkartean. Ondoren, berriki auzolanean zaharberritu den Mertxedeko lixutegira bixita egin zuten. Lixutegian jarritako plaka agertu zuen Salaberriko Maritxu Juanikotenak, bera bezala lixutegian lanean aritu ziren emakumeen lana aitortzeko eta oroigarri gisa.