Hauteskundeak 2015

Baztango Udalerako hautagaitza aurkeztu du Geroa Baik

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko api. 20a, 10:46

Baztango Geroa Bai taldearen hautagaitza aurkeztu zuten Arizkunenean.

Ruben Ziganda izanen da alkategaia 

Geroa Baik Baztango Udalerako kandidatura aurkeztu zuen apirilaren 17an, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkos, zerrendako bigarren eta hirugarren Manu Ayerdi eta Koldo Martinez, bai eta Baztango Alkatetzarako hautagai Rubén Zigandaren eskutik egin zen hitzaldi batean.

Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako hautagaiak, «krisialdi ekonomiko bati aurre egiteaz gain, balore krisia pairatzen ari gara» nabarmendu zuen. Zentzu honetan, «gauzak egiteko beste modu bat dagoela» azpimarratu zuen, bai eta «herritargoarentzako Nafarroa onbideratzearen garrantzia» ere.

Baztango Geroa Bairen zerrenda

Arizkunenea Kultur Etxean egindako ekitaldian Baztango Udalerako kandidatura aurkezteko beta izan zen, Rubén Ziganda buru eta Ioseba Moreno, Edurne Goñi, Mikel Garbalena, Alicia Aleman, Javier Zabaleta eta Jon Bergaretxe izanen dituzte ondotik. Zerrenda Virginia Aleman eta Peio Salaburuk ixten dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun